Hondakinen ginkana eta birziklapen tailerra eginen dute Leitzan abuztuaren 9an

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 8a, 14:00

NILSAren eskutik hainbat tailer eta ikastaro egiten dituzte eskualdean. Argazkian, 2015ean Iturenen.

Zortzi urtetik aurrerako neska-mutikoei zuzendutako hondakinen ginkana eta birziklapen tailerra eginen dute abuztuaren 9an, astearte goizeko hamaiketan Leitzako liburutegian. Leitzako liburutegiak eta NILSAren Uraren Eskolak antolatutako ekimenean izena emateko  621 24 80 24 whatsapp zenbakira deitu edo idatzi, 948 51 03 79 telefonora deitu edo biblilei@navarra.es helbide elektronikora idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun