Leitzako Plazako XXIX. Pilota txapelketako finala jokatuko dute abuztuaren 9an

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 8a, 15:00
Plazako pilota txapelketak ikusmina pizten du Leitzan. Argazkian, joan den urteko finala.

Asteartean 16:45etik aurrera hirugarren posturako norgehiagoka eta Aurrerako pilota eskolako haurren partidak ere jokatuko dituzte

Leitzako Aurrera elkarteak hogeita bederatzigarren aldiz antolatutako Plazako piota txapelketaren finala jokatuko dute abuztuaren 9an Ioanes Ceballos eta Mikel Iriartek, Imanol Urkiola eta Xabier Jaunarenaren kontra. Asteartean 16:45ean hasiko den pilota jaialdiko azken partida izanen da.

Hasteko, asteartean 16:45ean Aurrerako pilota eskolako gazteen arteko partidak jokatuko dituzte:

  • Oinatz Alkorta eta Egoi Bidart, Julen Baleztena eta Aimar Zubillagaren kontra.
  • Aiur Ugartemendia eta Xuban Telletxea, Julen Baleztena eta Egoi Bidarten kontra.

Ondotik, Plazako txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituen partida jokatuko dute Iñaki Alduntzin eta Unai Olanok, Mikel Martinez eta Eñaut Goikoetxearen kontra.

Bukatzeko, aipatu bezala, final handian, Ioanes Ceballos eta Mikel Iriarte, Imanol Urkiola eta Xabier Jaunarenaren kontra jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun