Honela, duela gutxi hil zen senide baten pisua premia larrian dauden pertsonentzako eta familientzako behin-behineko konponbide gisa erabili ahalko da, orain arte Leitzan ez zegoen baliabide bat eskura jarriz.
Leitzako udalak, bere aldetik, biziki eskertu dio familiari egindako ekarpen eskuzabala eta datozen hilabeteetan Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen esku utziko du haren erabilera, hark gizarte larrialdietarako etxebizitza gisa arautu eta egoki kudeatu dezan.