Uda giroa

Goizuetan ere umeen eguna ospatu dute festen aurreko igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 8a, 13:30

Goizuetako festen txupinazoa abuztuaren 14an, igande eguerdian botako dute. Bezperan, abuztuaren 13an Gazte Eguna ospatuko dute, baina astebete lehenago, igande honetan, abuztuak 7, Umeen Eguna ospatu dute. Irumaita Txaranga herrian zehar ibili zen, meza eta pilota partiduak ere izan zituzten eta gero umeen bazkaria ikastolako tabernan. Arratsaldean, itsasoko herri kirolak Kulkiren eskutik, haurrentzako berendua Guraso Elkartearen eskutik eta bukatzeko, DJ Porru eta Goittikiren aldeko bingoa ikastolan. Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun