Ostegun gauean itxi zen Goizuetako txupinazoa nork botako duen aukeratzeko bozketa eta 112 boto bildu ziren guztira. Horietatik 33 Goizuetako Emakume Taldearentzat izan ziren eta 79 boto Goizuetako Suhiltzaile boluntarioentzat, beraz, suhiltzaileek piztuko dute abuztuaren 14ko eguerdian, festetako lehen suziria. Goizuetako udalak eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.