Aresoko festetako herri bazkaria abuztuaren 17an izango da. Aurtengoan Sarayola catering enpresarekin proba egotea erabako du Festa Batzordeak eta bazkaldu nahi dutenek txartelak erosi beharko dituzte Sastinean. Horretarako azken eguna abuztuaren 8a izango da.
Helduek 25 euroko menua izango dute: zainzuriak eta urdaiazpikoa, langostinoak baratxuritan, arraiz betetako piperrak, bakailaua errebozatua piperrekin, karrilerak, goxua edo sorbetea eta kafea eta kopa. Haurrek, berriz, 11 euroko menua izango dute: kroketak eta nuggetsak, solomoa patatekin eta postrea aukeran.