Ikastolako taberna antolatzen bukatzeko auzolana eginen dute Goizuetan larunbat honetan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 4a, 20:00
Goizuetako festetako hainbat ekitaldi ikastolako tabernaren inguruan egiten dituzte. Horretarako muntaia egin behar ordea.

Abuztuaren 13an hasiko dira Goizuetako amabirjin festak. Bide horretan, ikastolako tabernako muntaia egiteko deialdia luzatu diete goizuetarrei. Larunbat honetan jarri dute horretarako hitzordua, 09:00etan. «Herriko festak gainean ditugu, eta haiek ospatuko baditugu, herriaren hainbat bazter prestatu beharrean gaude», aipatu dute.

Antolatzaileek aipatu dutenez, «aurreko txandan bukatu gabe gelditu ziren lanak ixteko, anima zaitezte herriari festetan hainbesteko bizia ematen dion ikastolako tabernaren muntaian zuen laguntza eskaintzera. Denon artean lan xamurragoa izango da!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun