Uda giroa

Goizuetako txupinazoa nork botako duen aukeratzeko azken eguna dute gaur

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 4a, 09:00
Aurtengo txupinazoa Goizuetako Emakume Taldeak edo Suhiltzaile Boluntarioen Taldeak botako du.

Goizuetako Emakume Taldearen eta Goizuetako Suhiltzaile Boluntarioen artean aukera daiteke

Goizuetako txupinazoa nork botako duen aukera dezakete aurten goizuetarrek. Horretarako azken eguna gaurkoa izanen dute eta bi aukera proposatu dituzte: Goizuetako Emakume Taldea eta Goizuetako Suhiltzaile Boluntarioak.


Abuztuaren 4ko, osteguneko 21:00 arte bozkatu ahal izanen da, online honako Lotura honetan klik eginda.

Presentzialki, abuztuaren 4an, egun osoan zehar Amaiaren kafetegian eta estankoan ere egin daiteke. Baldintza bakarra herrian erroldatua eta gutxienez hamasei urte izatea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun