Foruzaingoko agenteek bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote atzo Leitzako Iñurrista poligonoan bidetik irten eta alkoholemia proban positibo eman zuen auto bateko gidariari. 19:48an gertatu zen istripua. Ibilgailua bidetik atera zen, paper-fabriko instalazioetara erori zen eta garabi batekin berreskuratu behar izan zuten. Gidaria onik atera zen, baina, 0,71ko alkohol tasa eman zuen egindako proban, eta bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita epailearen aitzinera deitu dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.