Abuztuaren 13an pilota profesionaleko jaialdi bikaina antolatu du Aspe enpresak, larunbatean 18:00etan hasita. Partida nagusian, Altuna III.a eta Rezusta, Ezkurdia eta Zabaletaren kontra ariko dira. Lehenbiziko partidan, Zabala eta Gaskue, Iker Zabaleta goizuetarraren eta Tolosaren kontra ariko dira. Txartelak 30 eurotan salgai daude dagoeneko Maimur liburu-dendan eta www.entradasfronton.com webgunean. Partidaren egunean ere leihatilan salgai izanen dira, 17:00etatik aurrera.