Goizuetako Gazte Eguneko pilota txapelketak aurrera segitzen du eta dagoeneko final laurdenetan sartuak dira. Dagoeneko bi partida jokatu dituzte. Estuenean, Manex Apezetxeak eta Aitor Apezetxeak 18-17 irabazi zieten Unax Alsua eta Joanes Apezetxeari. Bestean, finalerdietarako txartela errazago lortu zuten Ekaitz Narbartek eta Martin Etxeberriak, 18-4 irabazi baitzieten Iñigo Etxegia eta Aritz Etxegiari.
Falta direnak asteartean eta ostegunean
Falta diren final laurdenetako bi partidak egunotan jokatuko dituzte. Gaur, asteartea, 17:00etan, Anartz Oiartzabal eta Oinatz Insausti, Aitor Aizkorbe eta Eñaut Apezetxearen kontra ariko dira. Abuztuaren 4an, ostegunean 18:30ean, Beñat Apezetxea eta Adur Alsua, Mikel Huizi eta Asier Huiziren kontra ariko dira.