Getariako Elkano Sariaren bosgarren edizioaren finalak jokatu dituzte uztailaren 31n. Promozio mailan txapelketa ikusgarria egin duten Goiuri Zabaleta leitzarra eta Leire Oskoz txapeldun suertatu dira, finalean Ibarrola eta Barrocal 22-10 menperatuta. Lehen mailan, partidu bat bera ere galdu gabe partidu guztietan maila bikaina eman duten Iera Iturriaga leitzarra eta Ane Mendiburu izan dira garaile, Ruiz de Infanteri eta Osesi 22-15 irabazita.