Haurrentzako bi tailer antolatu dituzte abuztuan Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 29a, 17:00

Leitzako liburutegiak haurrentzako bi tailer antolatu ditu abuzturako: abuztuaren 3an eta abuztuaren 9an izanen dira bi saio horiek. 

Abuztuaren 3an, asteartea, 11:00etan Begirada ezberdin baten bila tailerra eginen dute. Jolas eta dinamika ezberdinen bitartez, gizarte-bazterketari lotutako kontzeptu nagusiak aztertuko dituzte, pertsona desberdinen esperientzia ezagutuz. 11 urtetik gorako haurrentzako eta gazteentzako tailerra izanen da eta Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak programaren barruan antolatu dute.  Nafarroako Gobernuak  eta Nafarroako liburutegi publikoek bultzatzen duten proiektua da, eta helburua gizarte justuagoa eta berdinagoa eraikitzea da.

Abuztuaren 9an, asteartea, aldiz, Birziklapen tailerra eginen dute. Hau ere 11:00etan hasiko da eta 8 urtetik gorako haurrentzako izanen da. Bi ekintza diferente eginen dituzte: hondakinen ginkana eta birziklapen tailerra. NILSAko Ingurumen Heziketa Programak bultzatu du tailerra. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun