Eraso Matxisten Kontrako Mahaia osatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 29a, 16:00
Eraso Matxisten Kontrako Mahaia eratzeko saioetako bat.

Hainbat hilabetetako lanaren ondoren, uztailaren 15ean Tifanitxo eraikinean aurkeztu zuten Goizuetan eraso matxistei erantzuteko protokoloa. 

Maiatzean hartu zuten gaia esku artean Amaia Paz berdintasun teknikariak azaldu duenez, «Goizuetan gertatzen diren eraso matxisten aurrean erantzun soziala modu antolatuan emateko irizpideak zehazteko helburuarekin». Geroztik bi saio egin dituzte eta horren emaitza da protokoloa. 

Pazen arabera, «erantzun egokia emateko ezinbestekoak diren printzipioak jasotzen ditu» protokoloak, eta horrekin batera Eraso Matxisten Kontrako Mahaia osatu dute. Mahai hori udalak eta herriko hainbat eragilek osatuko dute eta «eraso baten aurrean erantzuna artikulatzea izanen da bere ardura». 

Protokoloan erasoaren berri izan denetik mahaiak eman beharreko urratsak zein diren bildu dute eta aldi berean, momentuan emakumearen eman beharreko erantzuna zein den ere zehaztu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun