Leitzako Aurrerak antolatutako plazako XXIX. pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte uztailaren 30ean, larunbatean 18:15ean hasita. Txapelketako bi finalerdien aurretik, Aurrera Kirol Elkarteko pilota eskolako gazteak ariko dira.
Honela, Julen Baleztena eta Xuban Telletxea, Markel Martinez eta Jokin Arregiren kontra ariko dira lehen partidan.
Txapelketako lehen finalerdian, berriz, Iñaki Alduntzin eta Unai Olano, Ioanes Ceballos eta Mikel Iriarteren kontra ariko dira eta bigarren finalerdian, Imanol Urkiola eta Xabier Jaunarena, Mikel Martinez eta Eñaut Goikoetxearen kontra.
Azken egunetan jokatutako partidetara ikusle asko bertaratu dira, bai Leitzako herritarrak, eta baita turistak ere.
Finalerdiak jokatuta, aurrerago zehaztuko dute noiz jokatuko dituzten 3. eta 4. posturako partida eta finala.