Urumea bazterreko errepidean gaizki utzitako autoei isuna

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 28a, 16:30

Udako egun sargori eta beroetan jendetza biltzen da Urumea bazterretako itzalguneetan egun pasa. Atzo Foruzaingoak ateratako argazki honetan ageri den bezala, jendeak gehienetan ailegatu eta nolanahi uzten ditu kotxeak. Aldi honetan, halere, foruzainek jarritako isuna aurkitu dute autora itzultzean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun