Goizuetako Gazte Eguneko pilota txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte gaur eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 27a, 13:00

Gazte Eguneko pilota txapelketako finalerako txartelaren bila abiatuko dira gaurtik aurrera Goizuetako frontoian.

Eskuz binakako pilota txapelketako finalak abuztuaren 13an jokatuko dituzte

Goizuetako Gazte Eguneko eskuz binakako pilota txapelketa uztailaren 27an, asteazken arratsaldeko lauretan jokatuko duten lehen kanporaketarekin abiatuko da. Antton Apezetxea eta Oier Apezetxea, Beñat Apezetxea eta Adur Alsuaren kontra ariko dira.

Beste lau kanporaketa larunbatean

Uztailaren 30ean, larunbatean 15:30ean hasita jokatuko dituzte beste lau kanporaketa:

  • Aitor Aizkorbe eta Eñaut Apezetxea, Iraitz Arruti eta Aitzol Salaberriaren kontra.
  • Aimar Zugarramurdi eta Iñigo Urkizu, Mikel Huizi eta Asier Huiziren kontra.
  • Martin Etxeberria eta Ekaitz Narbarte, Josu Salaberria eta Xumar Bakeroren kontra.
  • Endika Arizmendi eta Ander Hurtado, Anartz Oiartzabal eta Oinatz Insaustiren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun