Atekabeltz gaztetxearen 17. urteurrena giro ederrean ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 26a, 16:30

17 urte bete ditu Leitzako Atekabeltz gaztetxeak eta aitzakia horrekin, egun osoko pesta izan zuten larunbatean. Txupinazoa, joko poteoa, bazkaria, bingo musikatua, trikipoteoa, musika... Gaztetxekoek eguna «ederra» izan zela adierazi dute, horrekin batera, eskerrak eman nahi izan dizkiete hurbildu ziren guztiei. «Ea egiatan zerotik hasi eta Atekabeltz biziberritzen dugun», gaineratu dute. 

Argazkiak: Atekabeltz gaztetxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun