Asteburu emankorra izan dute Ados elkarteko pilotariek

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 26a, 18:00

Plazaz Plaza txapelketako hiru jardunaldiez gain, Aranoko festetako txupinazoan ere protagonista izan ziren

Asteburu luzea izan da eta Ados pilota elkarteko emakumeentzat, luzea bezain emankorra. Eskualdean ez zuten Plazaz Plazako txapelketarik jokatu, baina Aranoko festetako txupinazoa botatzeko ardura izan zuten emakume pilotariek larunbat eguerdian.v

Ondotik jokatutako partida ederrean, Arrietak eta Mujikak 22-19 irabazi zieten Iera Agirre Iturriaga leitzarrari eta Orbegozori.

Plazaz Plaza txapelketa

Ortziralean Garesen jokatutako Plazaz Plaza txapelketako partidan, Irantzu Etxebeste Iantzi beratarrak eta Zabalak 22-18 irabazi zieten Aldaregia eta Ruiz de Larramendiri.

Igandean Otxandioko pilota plazan, 300 ikusleren aitzinean jokatu zuten Plazaz Plaza txapelketako partidan, Ruiz de Infantek eta Mujikak 22-17 irabazi zieten Naroa Etxekolonea eta Naroa Agirreri.

Astelehenean, azkenik, Mendaron jokatu zuten Plazaz Plaza txapelketako partida. Aldaregia eta Iera Agirre Iturriaga leitzarrak 22-20 irabazi zieten Irantzu Etxebeste Iantzi beratarrari eta Ruiz de Larramendiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun