Leitzan pertsona bat larriki zaurituta eraman dute ospitalera bart gauean gertatu den istripuaren ondorioz

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 25a, 16:30

Foruzaingoak jakitera eman duenez, bart gauean Leitzan gertatu den istripua larria izan da. Ageri denez, autoa bidetik atera eta amildu egin da eta, Foruzaingoak zehaztu duenez, «motorra kotxea zegoen tokitik 20 metrora aurkitu dute, autoan zihoan pertsona bat zauri larriekin eraman dute ospitalera eta alkoholemian positibo eman du gidariak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun