'Osasuna eta elektromagnetismoa 5Garen denboretan' hitzaldia antolatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 25a, 07:00

«5G, uhin elektromagnetikoak, etxeetan dauzkagun gailuen kutsadura...». Horiek hizpide izanen dituzte Asier Arregirekin Goizuetan antolatu duten hitzaldian. Osasuna eta elektromagnetismoa 5Garen denboretan izenburupean eginen dute eta heldu den larunbatean, uztailaren 30ean, izanen da.

Nekazaritza ingeniaria da Arregi, uhin elektromagnetikoetan aditua eta Lau-Buru Teknologiako zuzendaria. Hitzaldia Goizuetako Herriko Etxeko ganbaran emanen du, 18:00etan, eta hitzaldiaz gain, bi babesgailu zozketatuko dituzte.

Hainbat herritarrek elkarlanean antolatu dute hitzaldia, eta gaiaren inguruan «zalantzak argitzeko» eta «ekarpenak egiteko» aukera eman nahi diete herritarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun