Aurreneko aldiz udako futbol campusa antolatu du Leitzako Aurrerak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 22a, 16:00

Eguberrietan eta Aste Santuaren bueltan ere futbol campusa egin zuten. Argazkia: D. DELGADO

Kirola eta pesta bateratuz, Udako I. Futbol Campusa antolatu du Leitzako Aurrera Kirol Elkarteak. Lau eta hamalau urte bitarteko neska-mutilei zuzendutakoa da eta abuztuaren 1etik 5era eginen dute, 09:00etatik 14:00etara. Eguraldiak laguntzen badu Arkiskil futbol zelaian bilduko dira. Izen emateko epea asteazkenean, uztailaren 27an, bukatuko da aurrerakanpusa@gmai.com helbide elektronikoan edo 623 15 73 36 whatsapp zenbakian.

Bost egunen prezioa 100 eurokoa da eta egun solte bakoitzeko 25 euro ordaindu beharko dira. Bigarren eta hirugarren senideek %20eko deskontua izanen dute. Horren barne, gosaria, asegurua eta oparia sartuak daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun