Final laurdenetako partidekin hasiak dira Leitzako Plazako Pilota Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 21a, 17:00

Atzo bukatu zituzten ligaxka faseko partidak, eta atzo berean, final laurdenetako partida bat jokatu zuten. Bihar, larunbatean eta astelehenean jokatuko dituzte falta diren final laurdenetako hiru partidak.

Maiatzean hasi zen Leitzako Aurrera Elkarteak antolatutako Plazako Binakako Pilota Txapelketa. Bi taldetan banatuta, hamalau bikote aritu dira lehian, eta horien artean zortzi bikotek lortu dute final laurdenetara sailkatzea. Honela gelditu da ligaxkako sailkapena:

A taldea
Bikotea Postua Irabazitako partidak Galdutako partidak Jokatutako partidak
Iñaki Alduntzin-Unai Olano 1. 6 0 6
Mikel Martinez-Eñaut Goikoetxea 2. 5 1 6
Hegoi Txoperena-Luken Casares 3. 4 2 6
Andoni Zabaleta-Kevin Vera 4. 3 3 6
Eden Gastearena-Arkaitz Olano 5. 2 4 6
Markel Barriola-Ekaitz Narbarte 6. 1 5 6
Mikel Zabaleta-Aitor Arraras 7. 0 6 6
B taldea
Bikotea Postua Irabazitako partidak Galdutako partidak Jokatutako partidak
Imanol Urkiola-Xabier Jaunarena 1. 5 1 6
Ioanes Ceballos-Mikel Iriarte 1. 5 1 6
Ander Alduntzin-Antton Abruza 3. 4 2 6
Ibai Bengoetxea-Iñaki Zabalo 4. 3 3 6
Mikel Zabaleta-Eki Mateorena 5. 2 4 6
Miel Olano-Iñigo Alduntzin 6. 1 5 6
Zuhaitz Beloki-Garikoitz Huizi 6. 1 5 6

Mikel Iriarte antolatzailearen arabera, «hainbat arrazoirengatik kosta» zaie ligaxka fasea bukatzea: «Bi aldiz atzeratu behar izan dugu ligaxka fasearen bukaera». Gaineratu duenez, «hemendik aurrera puntu inportantean» sartu da txapelketa; «irabazten duenak aurrera eginen du eta galtzen duena etxera».

Final laurdenak:

Uztailak 20, asteazkena:

Ioanes Ceballos-Mikel Iriarte 22
Hegoi Txoperena-Luken Casares 19

Honenbestez, Ceballosek eta Iriartek finalerdietara sailkatzea lortu dute.

Uztailak 22, ostirala, 18:30ean

Imanol Urkiola-Xabier Jaunarena
Andoni Zabaleta-Kevin Vera

Uztailak 23, larunbata, 20:15ean

Mikel Martinez-Eñaut Goikoetxea
Ander Alduntzin-Antton Abruza

Uztailak 25, astelehena, 19:00etan

Iñaki Alduntzin-Unai Olano
Iñaki Zabalo-Ibai Bengoetxea

Ceballosek eta Iriartek Iñaki Alduntzin-Unai Olano bikoteak eta Ibai Bengoetxea-Iñaki Zabalo bikoteak jokatuko duten partidan nagusitzen dena izanen dute kontrario finalerdietan.

Beste finalerdia Mikel Martinez-Eñaut Goikoetxearen eta Ander Alduntzin-Antton Abruzaren arteko partida irabazten duen bikoteak eta Imanol-Urkiola-Xabier Jaunarena eta Andoni Zabaleta-Kevin Veraren arteko partida irabazten duenak jokatuko dute.

Finalerdietara sailkatzen direnek, nahiz eta finalerdietan galdu, finalaren egunean jokatzeko aukera izanen dute, orduan jokatuko baitute hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia. Iriartek azaldu duenez, «badirudi finala reparto egunaren inguruan edo azkarxeago jokatu ahal izanen dugula». Bide batez, parte hartu duten pilotari guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun