Bigarren aldiz balkoi eta etxe atarien lehiaketa antolatu dute Areson

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 20a, 15:00

Aurreneko urteko arrakasta ikusita, aurten ere lorez apaindutako balkoi eta atari ederrenak aukeratzeko lehiaketa antolatu du Aresoko Festa Batzordeak. Parte hartu nahi dutenek uztailaren 29a baino lehen udaletxera deitu edo bertara joan beharko dute.

Irabazlearen berri festetan, abuztuaren 18an, emango dute, herriko plazan egingo duten bozketarekin. Baina interesa dutenek aurretik eman beharko dute izena, 948 51 03 27ra deituta edo udaletxera agertuta. Abuztuko lehenengo astean aterako dituzte etxez etxe argazkiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun