'17 urte ta… zerotik hastera goaz!' pesta antolatu du Atekabeltz gaztetxeak larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 18a, 15:00

17 urte bete ditu aurten Leitzako Atekabeltz gaztetxeak, eta '17 urte ta... zerotik hastea goaz' urteurren besta antolatu dute larunbaterako. 

Eguna hasteko, 11:00etan, txupinazoa eginen dute plazan. Ondoren, joko poteoa eginen dute, eta bazkari aurretik, 14:26an hitzordua egin dute talde argazkia egiteko.

14:30ean bazkaria izanen dute, eta ondoren, bingo musikatua eta mojitada. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude Txokon eta Torrean. 

19:00etan Trikipoteoa eginen dute herriko kaleetan, eta 21:30ean luntxa. Eguna bukatzeko, 22:30ean Nikotina eta DJ Iran izanen dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun