Omenaldi beroa eskaini diote Joxe Jabier Etxeberria medikuari Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 18a, 10:00

Omenaldi beroa egin diote goizuetarrek Joxe Jabier Etxeberria, ia 30 urtez herriko mediku izan den herriko semeari. Ia hiru hamarkadatan herriko mediku izan ondotik, erretiroa hartu berri du Etxeberriak, eta bere ibilbidearen aitortza egin eta eskerrak eman zizkioten herritarrek. Abesbatzak eta dantzariek ere hartu zuten parte, kantuekin eta aurreskuarekin, eta oroigarria eman zion Unai Miranda alkateak Etxeberriari, egindako lan bikainaren errekonozimendu gisa. Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun