Uda giroa

Pestetako txupinazoa nork botako duen gaurtik aurrera erabakiko dute leitzarrek

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 15a, 12:00

Pesta Batzordeak edo EH Mendi Erronkak botako du aurtengo Leitzako pestei hasiera emanen dien txupinazoa. Bietako zeinek bota bozketa bidez erabakiko dute herritarrek. Gaur paperean eman daiteke botoa eta asteburuan online. Horrez gain, Plazaola aldizkariko azala aukeratzeko ere herritarren iritzia bildu nahi dute.

Txupinazoari dagokionez, gaur goizez, azokan, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean, 19:30etik 21:00etara paperean ematen ahal da botoa, eta larunbatean eta igandean, Internetez egiten ahalko da, lotura honetan sartuta. Egun horietatik kanpo ezin izanen da botorik eman, eta pertsona bakoitzak behin bakarrik egiten ahalko du.

Bestalde, Plazaola aldizkariko azal lehiaketako irabazlea aukeratzerakoan ere herritarrei eman nahi diete hitza. Hala, gaur, goizez eta arratsaldez, txupinazoa nork bota aukeratzeko zehaztu duten ordu eta toki berean ematen ahalko da botoa: goizean 13:00 arte azokan eta arratsaldean 19:30etik 21:00etara plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun