Joxe Jabier Etxeberria Goizuetako medikuari omenaldia eginen diote ostiralean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 14a, 16:30

Goizuetako Udalak adierazi duenez, «bihar, uztailak 15, hainbeste urtez herrian zerbitzua eman eta erretiroa hartu berri duen Joxe Jabier Etxeberria medikuari omenaldi xume bat eginen dio udalak, beste hainbat herritarrekin batera». 20:00etan udaletxeko gorapean elkartuko dira, eta herritar guziak gonbidatu dituzte ekitaldira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun