Amabirjin festak hurbiltzen ari direla eta, Goizuetako hainbat bazter prestatu behar direla gogorarazi du Udalak, «festak ospatuko baditugu». Txoko horietako bat egokitzeko hitzordua jarri du, hain juxtu, larunbat honetarako: ikastolako taberna muntatuko dute, 09:00etan elkartuta.
Horretarako, herritarren laguntza eskatu du Goizuetako udalak, eta muntaketan parte hartzeko deia luzatu die herritar guztiei: «anima zaitezte herriari festetan hainbesteko bizia ematen dion ikastolako tabernaren muntatze lanetan zure laguntza eskaintzera. Denon artean, lan xamurragoa izanen da», nabarmendu du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!