Uda giroa

Karmen bezperako festa eginen dute ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 12a, 15:00
Giro ederra izanen dute aurten ere Goizuetan Karmen bezperan.

Bi urteko geldialdiaren ondoren, ostiralean afaltzeko bilduko dira herritarrak eta segidan sua piztuko dute

Bueltan da Goizuetan Karmen bezperako festa. Umore Onak berrartu du eta ohi bezala, uztailaren 15ean, ostiralean, eginen da. 20:30ean afari herrikoia eginen dute plazan, norberak bere afaria eramanda, eta ondotik, 21:30etik 22:00etara, sua piztuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun