Aresoko mendi itzulirako izen ematea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 8a, 19:00

Irailaren 4an izango da Aresoko XIII. Mendi Itzulia eta antolatzaileek dagoeneko izena emateko epea zabaldu dute. Mendizaleek 21 kilometro egiteko aukera izango dute, lauzpabost orduz.

Irailaren 4an, 08:00etan, hasiko da Aresoko Mendi Itzulia. Plazatik abiatu eta Urteaga (606 m), Ulizar (867 m), Merkuzelai (720 m), Urkita (850 m), Pagozelai (705 m) eta Lau Mugarrietan (Guratz, 955 m) barrena egingo dute ibilaldia. Guztira 21 kilometro izango dituzte eta 1.200 metroko malda.

Izen ematea

Irailaren 2a baino lehen izena ematen dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte. Izena www.mendizmendi.com atarian eman behar da. Irailaren 2tik aurrerakoek, berriz, egunean bertan ematen ahalko dute izena, 07:00etatik 07:45era plazan, 15 euro ordainduta.

Lauzpabost orduko ibilbidea izango da, eta bukaeran paella eta sagardoa banatuko dute bazkaltzeko.

Informazio gehiago nahi duenak 649 20 53 10 telefonora dei dezake edo kirolmankomunitatea@gmail.com helbidera idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun