Goizuetan eta Leitzan artilea bilduko dute uztailean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 6a, 13:00

Artilea kudeatzeko arazoak izan ditu Mendialdea Mankomunitateak. Uztailean, irtenbide puntuala eman nahi diote Leitzan eta Goizuetan.

Artzainek artilea kudeatzeko dituzten zailtasunak ikusita, Mendialdea Mankomunitateak arazo horri irtenbide puntuala ematea erabaki du eta uztailean artilea bilduko du Leitzako eta Goizuetako garbiguneetan.

Zehaztutako egun eta ordutegi horretatik kanpo ez dute artilerik onartuko.

  • GOIZUETA: uztailaren 11n eta uztailaren 18an, 14:00etatik 16:30era bilduko dute.
  • LEITZA: uztailaren 12an 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30era; uztailaren 14an 15:30etik eta 19:00etara; eta uztailaren 19an, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik   17:30era.

Artilea zakuetan eraman beharko da eta ez obretako saka handietan. Artzainak berak artilea pisatuta eramaten badu, pisua adierazten duen baskulako ticketa eraman beharko du. Eta bestela, mankomunitateak pisatuko dio. Artzainek tratamendu eta garraio kostua ordaindu beharko du, artile kopuruaren arabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun