Pilota eskolen topaketa arrakastatsua egin dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 5a, 18:00

Leitzako Aurrera, Barañaingo Lagunak pilota, Atarrabiako Beti Onak, Bartzelonako Nafarren etxea eta Valentziako Guerrer de Moixent pilota eskolek topaketa egin zuten asteburuan: larunbatean Leitzan eta igandean Atarrabian. Argazkiak: Lierni Sagastibeltza.

Aurrera pilota eskolako kideek adierazi dutenez, «lagunak eginez, esku pilotaz gozatzeko helburuarekin, goiz osoan partidak egin zituzten plazan eta frontoian, eta ondoren, 200 lagun bildu ziren Leitzako karrapean bazkaltzeko». Horrekin batera, giro «paregabea» izan zutela eta «berriro ere auzolanean» egindako lana izan zela nabarmendu dute.

Leitzako karrapen egindako bazkarian 200 bat lagun elkartu ziren.

Bartzelonako Leire eta Maria pilotariek, Valentziako Izanek eta Markel leitzarrak bikote mistoak osatuz bi partida jokatu zituzten, bikotekideak aldatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun