Jende ugari bildu du Gorriztarango egunak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 5a, 11:00

Sanpedroetan ospatzen dute Gorriztaran auzoko jaieguna, eta aurtengoan, joan den igandean, egun osoko egitaraua izan zuten Usotegietako gainean, Basakabi aurrean. 10:00etan meza izan zuten eta ondoren umeentzat jolasak eta herri kirol saioa. Eguerdian bazkaltzeko elkartu ziren. XXXV. mus txapelketan Etxeberria anaiak izan ziren irabazle. Dantzaldia ere izan zen eta 36. Txintxurrin txapelketan umeetan Aritz Baraibarrek irabazi zuen eta helduetan Jon Ander Zabaletak. Jende ugari ibili zen egunez  eta arratsean euria hasi zuenez Basa-kabi barruan egin zituzten ekitaldiak. Testua: Juan Mari Barriola.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun