Hutsik dauden etxebizitzak alokatzera animatu du Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 1a, 16:00

Azken aldian «alokairuan etxebizitza hartuko lukeen jendearen eskaera kopurua igotzen ari dela» adierazi du udalak. «Momentu honetan, gutxienez hiru lagun dabiltza alokatzeko etxe bila, horietako bat, lanagatik, uztailean bertan sartzeko». Hortaz «etxebizitza hutsik daukaten herritarrak beraien etxea alokairuan jartzera animatu nahi ditu Goizuetako Udalak». Interesatuak 948 51 40 06 zenbakian jar daitezke harremanetan udalarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun