Goizukoop kooperatibaren urteko batzarra eginen dute bihar

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 1a, 17:30
Koperatibaren 2019ko Batzar Orokorra, artxiboko irudian.

Bihar, uztailaren 2a, larunbata eginen dute Goizuetan Goizukoop kooperatibaren urteko Batzar Orokorra Goizuetako udaletxeko ganbaran. 18:30ean izanen da lehenengo deialdia, eta 19:00etan bigarrena. 

Batzarrean iazko aktaren onarpena, urteko kontuen onarpena, bazkide berrien onarpena, zuzendaritza batzordeko kideen aukeraketa eta gasolindegiko gorabeherak landuko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun