Leitzeko Energia Berriztagarrien Komunitateak batzarra eginen du ostegunean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 28a, 16:00

Leitzeko Energia Berriztagarrien Komunitatearen batzarra izanen da ekainaren 30ean 19:00etan Herri Aretoan. Komunitateko partaide izan nahi dutenekin bilduko dira, hurrengo pausoak zein izanen diren azaltzeko. 156 lagunek eman dute izena, eta argindarraren faktura bat, NANaren kopia bat eta datuak deskargatzeko baimena eskatuko dizkiete. Ahal bada, lehenengo biak batzarrera eramatea nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun