Elikadura osagarriaren metodoaz Leitzan ematekoa duten hitzaldia asteazkenera aurreratu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 18:00

Duela bi aste iragarri bezala, BLW (Baby Led Waning) edo elikadura osagarriaren metodoari buruzko zalantzak argitzeko hitzaldia antolatu du Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko adin txikikoen tratu onen sareak. Hasiera batean, ostegunean, ekainaren 30ean, egitekoa zen, baina azkenean, egunez aldatu dute.

Itxaro Zabaleta dietista eta nutrizionista izanen da hizlaria eta asteazkenean, ekainaren 29an, 16:3etik 18:00etara izanen da solasaldia, Leitzako udaletxeko aurreneko solairuan. 

Izena emateko epea joan den astean itxi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun