LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean elkarretaratzea eginen dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 14:45

Bihar, ekainaren 28a, LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Eguna dela eta, elkarretaratzea eginen dute Goizuetan. Ez da eguneko hitzordu bakarra izanen. Elkarretaratzea baino lehen eraso matxisten aurrean erantzuteko protokoloa aurkeztuko dute.

Eraso matxistei aurre egiteko landu duten protokoloa bihar 17:00etatik 19:00etara aurkeztuko dute udaletxeko ganbaran. Ondoren, 20:00etan, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna delako, elkarretaratze eginen dute plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun