18:30ean egin zuten hitzordua pilotalekuan. 140 haur eta gaztetxok parte hartu zuten ingurutxoan. Ondoren, freskagarriak eta txistor opilak banatu zizkieten.
21:30ean kiroldegian egindako herri afaria ere jendetsua izan zen. 600-700 bat lagun bildu ziren. Udalak baxera, ogia, edaria, mahaiak eta aulkiak jarri zituen eta Aurrera elkarteak kafea eta kopa, eta afalondoan dultzaineroak izan zituzten.
00:00etan suak piztu zituzten plazan eta su gainean saltoka ibili ziren herritarrak.