Ametsen kutxak haurrentzako literatura tailerra eginen dute astelehenean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 24a, 11:00

Dani Martirenak idatzi, eta Ana Ibañezek ilustratutako 'Jonek Jon' izan nahi du ipuina landuko dute. 

'Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak' egitasmoak Ametsen kutxak tailerra antolatu du Leitzako  liburutegian heldu den astelehenean, ekainaren 27an, 12:00etan. 5 urtetik gorako haur eta familiei dago zuzendua.

Tailerrean parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da 948 51 03 79  deituta,  621 248 024 zenbakira whatsapp mezu bat bidalita edo biblilei@navarra.es helbidera mezu bat idatzita. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun