Leitzako pestetako Plazaola aldizkarian parte hartzeko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 23a, 17:00

Ekainaren 30a izanen da azalak eta edukiak aurkezteko azken eguna

Bi urteko etenaren ondoren, Santiburtzio pestak ospatuko dituzte aurten Leitzan, eta dagoeneko hasiak dira prestaketa lanekin. Horretarako, abian jarri dute pestetako egitaraua jasotzen duen Plazaola Leitzako aldizkariko azal lehiaketan. Lanak garagarrilaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira Aurrera elkartearen egoitzan.

Bi kategorian izanen ditu sariketak. 16 urtetik beherakoetan, Plazaola, Leitzako aldizkaria- 42. zenbakia testua idatzi behar da azalean.  16 urtetik gorakoen kasuan, aldiz, Leitza 2022- Tiburtzio Donearen Pestak - 42. zenbakia testua jarri beharko du. 

Lanak gutxienez DIN A3 tamainan aurkeztu beharko dira. Bozketa publiko bidez aukeratuko dira irabazleak, eta aurrerago zehaztuko dute bozketa leku eta egunak. 

Testuak ere bai

Azal lehiaketaz gain, aldizkarian argitaratzeko testuak jasotzeko epea ere ireki dute. Idatziak, ipuinak, kontakizunak, kexa, komikiak, olerkiak, kezkak... denetariko testuak bidaltzeko aukera dago. Testu horiek ekainaren 30a baino lehen bidali behar dira aurrerake@hotmail.com helbide elektronikora. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun