Leitzako Plazako Pilota Txapelketak seigarren jardunaldia hasiko du asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 23a, 14:00

Laugarren eta bosgarren jardunaldiko partida batzuk jokatzekoak dituzte oraindik baina aste honetan hasiko dute seigarren jardunaldia eta hurrengo astean zazpigarrena

Leitzako Aurrera Kirol Elkarteak antolatutako Plazako XXIX. Binakako Pilota Txapelketak aurrera jarraitzen du. Ligaxkako fasearen laugarren eta bosgarren jardunaldietako ia partida guztiak jokatuta, hauek izan dira emaitzak:

4. jardunaldia
  • Imanol Urkiola eta Xabier Jaunarena 22 - Ioanes Ceballos eta Mikel Iriarte 11
  • Andoni Zabaleta eta Kevin Vera 18 - Iñaki Alduntzin eta Unai Olano 22
  • Miel Olano eta Iñigo Alduntzin 18 - Ander Alduntzin eta Antton Abruza 22
  • Mikel Zabaleta eta Eki Mateorena 20 - Zuhaitz Beloki eta Garikoitz Huizi 22
  • Mikel Zabaleta eta Aitor Arraras 13 - Markel Barriola eta Ekaitz Narbarte 22
  • Hegoi Txoperena eta Luken Casares - Mikel Martinez eta Eñaut Goikoetxea partida atzeratu egin da eta data zehazteke dago oraindik.

Ibai Bengoetxea eta Iñaki Zabalok eta Eden Gastearena eta Arkaitz Olano bikoteek atsedena izan dute.

5. jardunaldia
  • Hegoi Txoperena eta Luken Casares 15 - Iñaki Alduntzin eta Unai Olano 22
  • Mikel Zabaleta eta Aitor Arraras 14 - Eden Gastearena eta Arkaitz Olano 22
  • Miel Olano eta Iñigo Alduntzin 14 - Ibai Bengoetxea eta Iñaki Zabalo 22
  • Mikel Zabaleta eta Eki Mateorena - Ioanes Ceballos eta Mikel Iriarte partida bihar, ekainaren 24an, 18:30ean jokatuko da.
  • Markel Barriola eta Ekaitz Narbarte - Mikel Martinez eta Eñaut Goikoetxea partida atzeratu egin da eta data zehazteke dago oraindik.
  • Ander Alduntzin eta Antton Abruza - Zuhaitz Beloki eta Garikoitz Huizi partida atzeratu egin da eta data zehazteke dago oraindik.

Andoni Zabaleta eta Kevin Verak eta Imanol Urkiola eta Xabier Jaunarena bikoteek atsedena izan dute.

6. jardunaldia

Seigarren jardunaldia asteburu honetan hasiko dute eta bihar izanen da lehenbiziko partida 19:30ean;

  • Ibai Bengoetxea eta Iñaki Zabalo - Zuhaitz Beloki eta Garikoitz Huizi

Gainerako partidak data zehazteke dute oraindik eta honako bikote hauek jokatuko dute:

  • Mikel Zabaleta eta Eki Mateorena - Imanol Urkiola eta Xabier Jaunarena
  • Ioanes Ceballos eta Mikel Iriarte - Ander Alduntzin eta Antton Abruza
  • Hegoi Txoperena eta Luken Casares - Andoni Zabaleta eta Kevin Vera
  • Eden Gastearena eta Arkaitz Olano - Mikel Martinez eta Eñaut Goikoetxea
  • Iñaki Alduntzin eta Unai Olano - Markel Barriola eta Ekaitz Narbarte

Miel Olano eta Iñigo Alduntzinek eta Mikel Zabaleta eta Aitor Arraras bikoteek atsedena izanen dute.

7. jardunaldia

Zazpigarren jardunaldia, berriz, datorren asterako programatua dago. Hala ere, lehenbiziko partida jokatu dute dagoeneko eta hau izan da emaitza:

  • Eden Gastearena eta Arkaitz Olano 09 - Iñaki Alduntzin eta Unai Olano 22

Ekainaren 29rako, asteazkena, bi partida programatu dituzte 18:30etik aurrera:

  • Ibai Bengoetxea eta Iñaki Zabalo - Ioanes Ceballos eta Mikel Iriarte
  • Imanol Urkiola eta Xabier Jaunarena - Ander Alduntzin eta Antton Abruza

Gainerako hiru partidek data zehazteke dute oraindik eta ondoko bikoteek jokatuko dituzte:

  • Mikel Zabaleta eta Aitor Arraras - Mikel Martinez eta Eñaut Goikoetxea
  • Andoni Zabaleta eta Kevin Vera -  Markel Barriola eta Ekaitz Narbarte
  • Miel Olano eta Iñigo Alduntzin - Zuhaitz Beloki eta Garikoitz Huizi

Mikel Zabaleta eta Eki Mateorenak eta Hegoi Txoperena eta Luken Casares bikoteek atsedena izanen dute.

Partida atzeratuak

Mikel Iriarte antolatzaileak azaldu duenez, atzeratu diren partida guztiak uztailaren 9-10erako jokatuak egon beharko dute. Gainera, hiru aste hauetan ligaxka fase honetako jardunaldi guztiak bukatuko dituzte eta final laurdenetara pasako diren bikoteak erabakiko dituzte. Txapelketa ongi doala adierazi du Iriartek, «jende asko gerturatzen da plazara, segi dezatela pilotazaleek partidez gozatzen!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun