San Joan bezperako prestaketak egiten hasiak dira Areson

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 21a, 18:00

Ostegunean ospatuko den San Joan bezperarako etxez etxe zakuak eta kartoiak biltzen ibili ziren atzo Aresoko haurrak. Atzoko bilketarekin garai bateko ohitura berreskuratu nahi izan zuten.

San Joan bezperan 18:00etatik aurrera haurrentzako jolasak izango dituzte plazan eta merienda guraso elkartearen eskutik. Gero herritarrek afari autogestionatua izanen dute (edaria eta mahaiak udalak jarriko ditu) eta bukatzeko haurrek bildutako kartoi eta zakuekin suak piztuko dituzte. 

Argazkiak: Maitane Elustondo

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun