Goizuetako VI. Umore Ona Pilota Txapelketako sariak banatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 20a, 15:00

Joan den ostegunean eta ostiralean jokatu zituzten Goizuetako Umore Ona elkarteak antolatutako binakako pilota txapelketako finalak. Maiatzaren 13an hasi zuten lehia eta tarte honetan Nafarroako eta Gipuzkoako hamasei klubetako 80 bat pilotarik parte hartu dute. Txapel gehienak eskualdean gelditu dira. Ikusi emaitzak. Argazkiak: Igor Elizegi.

Ostegunean, ekainaren 16an, Umore Onako nesken lagunarteko finalak jokatu zituzten. Zabaleta eta Eskuderok 22-10 irabazi zuten Arozena eta Zelarainen aurka.

Ostiralean gainerako bost kategorietako finalak jokatu zituzten.

  • Seinak: Larin eta Elizegi (Umore Ona) 18 - Seges eta Narbarte (Umore Ona) 3.
  • Kimuak: Aranberri eta Salaberria (Umore Ona) 18 - Lekuona eta Sagardui (Larraun eta Umore Ona) 8.
  • Haurrak: Martinez eta Alkorta (Aurrera) 18 - Arretxe eta Gaskon (Hernani) 3.
  • Kadeteak: Goñi eta Sotil (Mundarro eta Larraun) 22 -  Arruti eta Segurola (Añorga eta Gazteleku) 6.
  • Nagusiak: Apezetxea eta Apezetxea (Erreka eta Umore Ona) 22 - Txoperena eta Odriozola (Aurrera eta Eple) 14.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun