Gozamenezko scape rooma egin dute Leitzan eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 20a, 13:30

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Prebentzio eta Berdintasun Programek antolatuta, hezkuntza afektibo-sexualari buruzko scape rooma egin dute ekainean Goizuetan eta Leitzan. Ekainaren 11n egin zuten Goizuetan eta hiru taldek parte hartu zuten; Leitzan, berriz, ekainaren 18an, eta bi talde bildu ziren.

Gozamenez proiektuaren barnean egin zituzten bi hitzorduak. Parte hartzaileek materiala jaso zuten opari, Gozamenezeko motxila, informazio txartela, zapi bat eta bihotz formako piruleta bat.  Tramankulu enpresak egin zuen diseinu lana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun