Eguraldi ederrarekin egin dute Mendialdeko Azoka Ibiltaria Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 20a, 10:30

Atzo, igandea, Leitzak hartu zuen Mendialdeko Azoka Ibiltariaren lekukoa. Herriko eta inguruetako hainbat produktu ekoizleren eta artisauren bilgune izan zen Leitzako plaza. Eguraldi eguzkitsua lagun, giro ederra izan zuten. Argazkiak: Eneritz Iraola eta Juan Mari Barriola.

Hitzordua Leitzako Udalak, Cederna Garalur elkarteak, Plazaola Partzuergo Turistikoak, Habelarte Mendialdeko Baserritarren Elkarteak, Bertatik Bertara dinamikak eta LeitzEko kontsumo taldeak elkarlanean antolatu zuten. 24 postu jarri zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun