Uda giroa

Bihar irekiko dituzte Leitzako igerilekuak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 17a, 20:00

Leitzako Anikote kiroldegiak jakinarazi duenez, irailaren 11ra arte zabalik izanen dituzte. Ikastaroetan izena emateko epea, berriz, ekainaren 24an bukatuko da.

Egunotako eta biharko eguraldia ikusita, leitzarrek gogotsu hartuko dituzte bihar igerilekuak. Bihar hasiko da igerilekuen denboraldia eta irailaren 11ra arte zabalik izanen da. Tarte horretan, egunero 11:00etatik 20:00etara irekiko dituzte. Herriko pestetan, ordea, igerilekuen ordutegia bestelakoa izanen da. Abuztuaren 11n itxita egonen da eta gainerako egunetan 11:00etatik 18:00etara zabalduko dituzte.

Igerilekuko abonuak kiroldegiko harreran edo Internetez eskura daitezke. Eta ikastaroetan parte hartu nahi duenak ekainaren 24a baino lehen egin beharko du. Adinaren arabera banatuko dituzte ikastaroak eta uztailean izanen dira. 3 eta 5 urte bitartekoak elkarrekin ibiliko dira, 6 eta 12 urte bitartekoak bestetik, eta helduak beste talde batean.

Kiroldegia eta frontoia

Uztailean eta abuztuan lanegunetan eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:30era mantenduko dituzte kiroldegia eta frontoia irekita eta igandetan eta jaiegunetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara. Abuztuaren 10etik 24ra itxita egonen dira, bi egun horiek barne. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun