Leitzako eta Aresoko herritarrek eta eragileek babesa adierazi diete haur eskolei

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 17a, 09:30

Haur eskolen duintasuna aldarrikatuz hainbat leitzarren eta aresoarren adierazpenak bilduz bideoa osatu dute. Bi herrietan babes zabala jaso dute eta horren erakusle dira irudi hauek.

Kirolariak, guraso elkarteetako ordezkariak, gurasoak, eskolako ordezkariak, bi herrietako udal ordezkariak, euskara teknikaria, Sastrakak taldeko ordezkaria, liburuzaina, baserritarra, irakasleak, ikasleak, bertsolaria, jubilatuak, Atekabeltz herriguneko ordezkaria, Kaxkabeltza elkartea, Anikoteko kideak, EH Mendi Erronkako ordezkaria, Jeiki abesbatzakoak, erizainak, kazetaria, Itzaire haur eskolako langileak... Asko dira haur eskolen borrokarekin bat egin dutenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun