Eskulanen erakusketa zabalduko dute asteburuan Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 16a, 18:00
Goizuetako labaderoa.

Ikasturte honetan Goizuetako eskulanen ikastaroan ibili diren herritarrek beraiek egindako lanak jendaurrean jarriko dituzte  labaderoan. Larunbat arratsaldean eta igande goizean ikusgai izanen dira.

Ostiral arratsaldetan eskulanen ikastaroa egiten ibili dira ikasturte osoan hainbat goizuetar, eta egindako lanak larunbatean, ekainaren 18an, 17:00etatik 20:00etara eta igandean, ekainaren 19an, 11:00etatik 14:00etara ikusteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun